2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

lunes, 26 de marzo de 2012

ASTE BAT BAKARRIK...



Oporrak heltzeko aste bat bakarrik geratzen da eta guztiok aste santua hasteko irrikan gaude.
Hiruhileko honetan lan asko egin dugunez, guztiok nekatuta gaude eta oporrak
behar ditugu. Gutxi falta da eta espero dut oporrak oso onak izatea.


miércoles, 21 de marzo de 2012

SUZKO UR JAUSIA

Begira zer gertatzen den Californiako Yosemiteko parkean dagoen ur saltuan: Otsailako hilabetean eguzkia sartzen denean ur saltu honetan, argiaren islapena dela eta, ura laba dirudi. Naturak beti harritu egiten gaitu ezta?

HORRELA EGITEN DIRA AURORA BOREALAK

Hemen esplikatzen du nola egiten da aurora boreala (aurora australa hego poloan)
Ingelesez dago baina  oso erraza  da ulertzea .


http://www.youtube.com/watch?v=L_k92H7KQAg&feature=related




AZALPENA:
aurora baoreala horrela sortzen da:
Eguzkian dauden partikula txikiak (atomoak) txokatzean sortzen den beroa lurrera heltzen da 18 ordu inguruan. Lurrak duen kanpo magnetikora heltzen denean, banatu egiten da eta ipar polotik eta hego polotik ikusten ditugu koloredun argitasunak mugitzen. Egun hauetan, gertatzen ari dira aurora borealak Noruegan, Escocian...baina oso arraroa da Escociatik ikustea.


SERGIO GOMEZ



lunes, 19 de marzo de 2012

LAGUN BAT

Bideo honetan aurki ditzakezue Kirmen Uribe,  bere poema "Lagun bat"  errezitatzen.Klikatu bideoan eta disfrutatu entzuten.



http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Bwb59038wAw

miércoles, 14 de marzo de 2012

GANDASEGI 100 URTE ABESTIA

Hemen dugu Kepak "Gandasegiren medeurrena" dela eta sortutako abestia.
Eskura jarri dugu ondo ikasteko.

miércoles, 7 de marzo de 2012

IRAKURLEEN BLOG BERRIA


Hemen daukagu beste Blog bat. Gure gelako liburutegiko liburuak irakurri ondoren, Blog honetan gure iritziak eta laburpenak jarriko ditugu. Hemen eta eskuman duzue linka.


http://irakurleenbloga5a.blogspot.com/

100 LIBURU ASKA DITZAGUN


 "100 LIBURU ASKA DITZAGUN"  lema honekin Gandasegiko Mendeurreneko komisioak irakurketa bultzatzeko nahian kanpaina polit bat antolatu du.
100 liburu askatuko dituzte hainbat lekutan (autobus eserlekuetan, metro geltokian, tabernetan,... ) Horrela irakurketaz goxatu eta gure eskolako izena zabalduko dugu. Kanpaina aurrera eramateko liburuak behar dituzte. Animatu eta etxean duzuen liburen bat ekarri gero aska ditzaten.

lunes, 5 de marzo de 2012

domingo, 4 de marzo de 2012

GURE BLOG BERRIA!!!




Gure gelako ikasleak idazle bezala trebatzen ari gara, gero eta hobeto idazten dugu, gero eta gehiago idatzi nahi dugu. Hori dela eta Blog berri bat sortu dugu, irakurri nahi izan ezkero eskumako zutabean duzue linka edo hemen bertan.





IDAZLEAK IDAZLE
http://idazleakidazle5a.blogspot.com/

ATZO LASERGUNEN

Atzo Kerman bere urtebetetzea ospatu zuen. Lasergunen izan zen.
Lehenik itzaron behar izan genuen , baina geroago mutil batek
jokuare arauak exzplikatu zuen. Lehenengo paida 15 minutu
iraundu zuen. Geroago merndola izan genuen, pizza zegoen eta
postrez tarta edo hizozkia zegoen.
Bigarren partida hasi zan eta Xabier eta nik gure basea
defendatu genuen eta Kerman, Mario eta iker Kermanen
lagun bat atakatzen zuten. Oso ondo pasatu genuen

.

sábado, 3 de marzo de 2012

GAUR LASERGUNERA JOAN NAIZ


Gaur lasergunera joan naiz: Iñigorekin, Kermanekin, alexekin etb.
Oso ondo pasatu genuen denon artean eta joan ginen kermangatik, bere urtebetetzea zelako eta beste egun batean berriro ere joango gara.

jueves, 1 de marzo de 2012

BERNARDO ATXAGA GANDASEGIN


Atzo Bernardo Atxaga gure  eskolara etorri zen Literatura eta eskolataz hitzegiteko.Gandasegiko areto Nagusia jendez gainezka egon zen Atxaga entzuteko nahian.
Bernradok trasmititu zigun idazteko eta irakurtzeko irrika. Berak esandakoak indartu egiten du planifikatuta duguna gai honetarako:
- Gozatu irakurketarekin eta gure barruko sentimenduak adierazten ikastea olerkiak, oroimenak...idazten.

Froga dezagun gure barnean daukaguna adierazten!