2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 26 de abril de 2012

ANTTON IRUSTA GANDASEGIN

Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen  laguntzen digute, azken baten, gure  nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.




Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.
Txilinerrota
View more documents from Gandasegi.

lunes, 23 de abril de 2012

CANADAN IKUSITAKO AURORA BOREALA

Hemen dituzue Canadan , apirilak 17, 18 an, sortutako aurora borealari ateratako argazki batzuk. Azken egun hauetan eguzkian eztanda batzuk egon dira eta horren ondorioz sortu da fenomeno polit hau.


Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.


sábado, 21 de abril de 2012

IÑURRATEGI: " PORROTAREN ALDE"


Ostegunean Alberto Iñurrategi Gandasegin izan genuen. "Porrotaren alde" hitzegin zuen . Esan zuen guztitik zera aipatuko genuke: Gailurrak lortzea poztasuna ematen du, batez ere, konpartituta lortzen denean, baina benetan garrantzitsuena bidea egitea da. Bidegintza horretan ikasten delako ahaleginekin zailtasunak gainditzen, elkarbizitzen,...Bere ibilbidean izandako porrotak  arrakasta bezala hartzen ditu berak . Hori bai dela benetan ikastea eta baliogarria dena pertsona bakoitzarentzat!!
Guk ere bide horretan gaude eta gai bakoitzeko azkeneko proiektua lortzeko, egiten dugun ibilbidean ikasten duguna bizitzarako geratuko zaiguna da.
Beraz disfruta dezagun ikasten gauden momentu guztiak!!



lunes, 2 de abril de 2012

PILAR ETA CASILDAREN AGURRA

Pasadan ostiralean Andereño Pilar eta Casildari agurra esan genion, berrogei urte irakaskuntzan lan egin ondoren. Beraikin egondako ikasleak  abestu, dantzatu...eta beraiek prestatutako opariak eman zizkioten. Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!