2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

viernes, 22 de junio de 2012

AZKEN EGUNEKO MERENDOLA!!

































Gaur, klaseko azkenengo eguna izan da! Oso ondo pasatu dugu guztiok, eta gainera, merendola bat egin dugu. Denetarik egon da; patatak, kasa, gazta, mortadela, pernile... 
Jan eta gero, musika entzuten egon gara. Neska batzuk pizarran, margotzen egon dira, eta beren firmak egin dituzte. Seigarren mailan itzuliko gara. Eta espero dugu oporretan ondo pasatzea, nahiz eta batzuk tristura izan.
AGUUUUUUUUUR!!!!!...



SENEGALERAKO MATERIAL BILKETA

Eskolan lan egiten duen pertsona batek harreman estuak ditu Senegaleko familiekin eta zera eskatu digu: Eskolako materialak (kuaderno erabiliak, margoak,...) botatzeko euki ezkero bera arduratuko litzateke bertara bidaltzeko  hango neska-mutilak erabili dezaten.

jueves, 21 de junio de 2012

BLOGEN AURKEZPENA





Azken gaia bukatu dugu, BIZIDUNEN erreinua hobeto ezagutzen dugu orain. Proiektu honetan lan  bikaina egin duzue, informazioa bilatzen, sailkatzen, euskeratzen, taldekideekin adosten, blogean informazio guztia antolatzen....Guzti hori gutxi izan bada, gelakideei azaldu egin behar izan diozue eta besteen azalpenak eskematan jarri. Batzuetan zaila beste batzuetan dibertigarria ...baina azkenean zuen esfortsuak emaitzak eman ditu eta bikaineko aurkezpenak egin dituzue.
ZORIONAK!! Orain OPORRAK disfrutatzeko garaia heldu da.

OPOR ZORIONTSUAK PASA ITZAZUE!!

TXANGOA!!!!




Azken txangoa Salinas de Añanako gatzagak ikustera joan ginen. Bertan bi taldeetan banatu ginen eta gatzagatik ibili ginen ikusten zelan egiten zen gatza.
Antzina toki hori itsasoz estalita zegoen eta lehortu zenean gatza zurzoruan geratu zen. Iturrietatik ateratzen dan ura gazi dago, hau da, ura gatzarekin nahastuta dago. Ura plaka batzuetan  jartzen da eta eguzkiaren berotasunarekin ura lehortu arte usten da, gero gatza batu eta berriro betetzen da urarekin...
Bisita amaitzeko "espa" batean hankak sartu genituen.
Hortik Pobesko piszinetara joan ginen. Oso ondo pasatu genuen bainatzen, jolasten... Hemen dituzue egun hau gogoratzeko andereñoek ateratako argazkiak.







lunes, 18 de junio de 2012

AZKEN TXANGOA


Asteazkenean, Salinas de Añanako gatzagak ikustera joango gara. Ondoren Pobeseko piszinetan pasatuko dugu eguna.
Goizeko 8:45etan aterako gara gurutzeko plazatik eta 5tak aldera itzuliko gara leku berdinara. 
Banujantzia, eguzkitako krema, txanoa, toaila, hamaiketakoa, bazkaria, edaria...ez ahaztu.
Nahi baduzue, kromoak, kartak, pelotak eraman dezakezue jolasteko eta hiru euro eraman ahal dira izozki bat erosteko.

viernes, 25 de mayo de 2012

GANDASEGI 100 URTE JOSI SIERRA

Atzo Josi Sierrak Gandasegi eskolako hasierako kontuak ekarri zizkigun. Berarekin hiru ikasle ohi hizketan egon ziren,  Serafina, Libe eta Kontzi, denak 85 urtetik 95 urtera bitartekoak.
Garai hartan  bi solairuetan banatzen zen eskola, 1go solairuan neskak eta 2. ean mutilak. Hainbat maisu maestren oroimenak konpartitu zizkiguten, batzuk onak, besteak ez hainbeste, gogorregiak, erregelarekin konpontzen zituztelako arazoak.
Horrela konta eta konta heldu zen amaiera konturatu barik euren oroimenetan murgilduta...

AURTEN BAI !!!!!!!


Gaur kopako finala da. Athletic Barçaren kontra. Eguzkiñek esan du Athleticek irabazten badu etxerako lan gabe egongo garela. Gaur Bilbotik 103 autobus atera dira Madrilerantz. Gaizka gaur ez da klasera etorri Madrilen dagoelako. Iturrondon pantaila erraldoi bat ipiniko dute, ni eta beste lagun asko han egongo gara partidua ikusten eta ATHLETIC animatzen. AURTEN BAI! GABARRA ATERAKO DUGULA!






lunes, 14 de mayo de 2012

PROIEKTU BERRIA

Pasaden astean, Txanela berria eman ziguten: "Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea". Oso interesgarria eta polita dirudi. Naturarekin zerikusia izango duela uste dugu. Gai honetan animali ornodunak eta ornogabeak landuko ditugu, haien artean, txakurra, katua, zaldia, insektuak...Gero, landara loredunak eta loregabeak... Eta onddoak. Natura oso gustuko dugunei, gai hau, asko gustatuko zaigula uste dut... Gainera, taldeka, blog bat egingo dugu. Eta gure lana blog hoietan aurkeztuko dugu.

GAUR FRONTOIRA BAJATU GARA ESKUPILOTAN, PALAN ETA SESTA PUNTAN JOLAZTERA

Goizean-goiz eskolara heldu bezain pronto frontoira jaitzi gara. Gabik palak, pilotak eta beste material guztia ekarri du. Klaseko kideak hiru taldetan banatu gara. Niri Jon, Gorka, Alex, Ekaitz eta Gaizkarekin tokatu zait.
Lehenengo txokoan esku pilota egin dugu. Oso ondo pasatu dut. Bigarrenean sesta punta egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Azkenik palekin jolastu dugu. Oso-oso ondo pasatu dut frontoian.



viernes, 11 de mayo de 2012

IKASLEAK IRAKASLEEN KONTRA

Atzo maiatzaren 10 a futbol partidoa egon zen, 6. mailako ikasleak maisuen kontra jolastu zuten. Beheko eskolakoak ere etorri ziren partidua ikustera. Partidua hasi zenean maisuak irabazten zeuden, Danel, 6. mailako ikasleaK gola sartu zuenean danak motibatu eta gol asko egon ziren eta azkenean ikasleak  11-7 galdu zuten.
                                            

MUSIA EKITALDIA

Atzo  eta gaur Alazne, Micaela eta Irati  musika ekitaldian parte hartu dugu. Atzo Gandasegin  txikiei erakuzteko,  eta  gaur berriro denak joan gara gimnasiora eta ekitaldia 1, 2, 3, 4. mailakoentzat izan da.
Ekitaldean batzuk dantza egin dute, beste batzuk abestu eta beste batzuk  musika tresnak jo dituzte.

MARRAZKIAK EGITEN

Gaur Kepa eta Kerman, magesteritzako ikasleak, etorri dira gure gelara eta eskatu digute marrazki batzuk egitea, marrazki libreak. Gero marrazki hoiekin beraiek lan bat egin behar dute. Denok klasean lasai-lasai egon gara lan egiten.

miércoles, 9 de mayo de 2012

ANTZERKIA ETA JOLASAK

Gaur asteazkena, kultur asteko hirugarren eguna, Plaza Gorrian hasi dugu gaurko programa.
9:15ean hasi da lehenengo ekintza, Torrezabal kultur etxean ingelesezko antzerkia eduki dugu, "Robin and Hood"  izenekoa. 4,5 eta 6. mailakoak egon dira antzerkian. Paper bat eraman behar genuen gorriz eta urdinez margotuta, 1 eta 2 zenbakiekin. Gure  ustez  oso entretenigarria izan da eta guri abestiak asko gustatu  zaizkigu. Ume asko parte hartu dute antzerkian.

Gero Luis Albertok ekarri dituen egurrezko jolasekin jolasten  egon gara eta hamaika txoko egon dira,bakoitzean lau jolas desberdin egon dira. Antzinako jolasak izan dira eta dibetigarriak .

GANDASEGIKO 5. MAILAKO IKASLEAK ATHLETICEKIN!

Gaur Athletic club Madrileko Athleticoaren kontra jokatuko du, Rumanian (Bucarest) 21:00etan Uefako finala. Sam Mames zelaian pantaila handi bat jarri dute, hemen, Galdakaon, Muguruko plazan Abegiren ondoan ere paintaila bat ipiniko dute partidoa ikusteko.
Eskolan ume asko Athletiren kamisetarekin etorri dira. 5. mailako ikasle guztiak, argazki bat atera dugu eta abesten egon gara Athletic animatzeko.








           AUPA ATHLETIC !!!!

martes, 8 de mayo de 2012

ESPERIMENTUAK

Hemen dituzue, gaia bukatzeko, prestatu dituzuen esperimentuak.

11-12 OSASUN ETA KULTUR ASTEA

Gaur goizeko 09:30, gimnasioan 5. eta 6. mailakoak kantaldi bat euki dugu  Aitor Rubio eta Josuren eskutik. Lehenengo abestu dugu "Ikusi nuenean", gero "Ama begira ezazu" ...Oso dibertigarria izan da eta kantaldi oso polita. Denok parte hartu dugu!
.

AKERBELTZ

Akerbeltz, oso  ezaguna da. Bere izenak dionez, aker beltz baten itxura du. Akerbeltz, bi adar ditu, oso iletsua da, eta bi hanketan ibiltzen da. 


Etxe-abereen zaindari eta sorgin eta aztien  buruzagia da. Akerbeltz, alde ona eta tzarra du, hau da, batzuetan ondo portatzen da, eta beste batzuetan ez hain beste. Bere alde ona erakusten digunean, Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu. Beste jeinu batzuen buruzagia da. Gainera, eragin ona du bere babesean utzi diren abereetan, eta animali hoiek zendatzeko gaitasuna du. Horregaitik, zenbait baserritan, aker beltz bat hazten huzten dute, etxeko abereak babesteko asmoarekin.


Dirudienez, honenganako sinesmena, aspalditik dator; kristo ondorengo 3. mendetik gutxi gora bera. III. mendean, Akitanian aurkitutako erromatar inskripzioetan agertzen zaigu, Aherbelste izena, hizkuntxalariek diotenez, "akerbeltz" esanahia izan dezake.  Dena den, Koldo Mitxelena hizkuntzalari jakintsuena, esuskararen fonologia arauei begiratuz, jatorri hau zalantzan jartzen zuen...


Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzean, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu. 
Batzar horiei “akelarreak” deritzo. Mundu guztian zabaldua dagoen euskal hitz honen jatorria Zugarramurdi herriko haitzulo sarreran dagoen zelaitxo batean dago. Zelai hau akelarre deitzen da, eta bertan, sorgin eta aztien batzarrak egiten omen ziren. Jeinu honek, kristau erlijioaren aurkako jarrera zuen.



BASAJAUN

Basajauna, bere izena esaten duenez basoko jauna da, Gipuzkoako kobazuloetan bizi da.
Gorputza ilez estalita du, bere bizarra belauneteraiño iristen zaio, hanka bat, gizaki bezalakoa du eta bestea borobil forma du.
Naturaren jeinua da, artaldeak zaintzen ditu, otsoa datorrenean, basajaunak orro bat bota eta artzanei abisatzen die.
Ardiek, basajauna ondoan daudenean, arranekin zarata egiten dute artzaiana lasai egoteko. Batzuetan, jeinu ikaragarria eta gaiztoa balitz bezala ere agertzen zaigu, izugarrizko indarrarekin eta bizkortasuna duena.
Beste batzuetan , lehen nekazari giza ,eta, baita ere, lehen errementari edo lehen errotari giza. Lanbide guzti horien maizua da, eta gizakiak basoko jaun honi hostu dizkio zerra eta errotaren ardatza egiteko zekretua, bai metala soldatzeko zekretua.

lunes, 7 de mayo de 2012

OLENTZERO MITOLOGIA

Olentzero euskal mitologiako pertsonai bat da. Gaur egun gabonetan opariak ekartzen dituen mitologiako pertzonaia da.


Berataz esaten dute mendian txabola batean bizi dela, txabola hori egurrezkoa da. Asto bat du, berarekin bizi dena. Buruan txapela, lepoan zapi bat, eskuan egurrezko makil bat eta albarkak jantzita doa. Ile zuri-zuria eta bizar zuri-zuria du, zaku bat eramaten du  opariekin.

Olentzero Gabonak baino lehen ikatza egiten ari da eta Gabonak ailegatzean saku bete opariz hartu eta etxez-etxe joaten da opariak banatzen. Ondo portatu dienei opariak eta ez direnak ondo portatzen ikatza ekartzen die. Etxeetako gabonetako zu beroan berotzen da.

Gipuzkoan Olentzerotaz beste gauza bat kontatzen da, Gabon Gauean herrira joaten da eta etxeetako tximinia behera doa eta tximinia ordu horretan ez badago garbi eta prest etxeko guztiei lepoa mozten die. Holako gauzak kontatzen dituzte Olentzeroari buruz.





OSASUN KULTUR ASTEA: MARGOLANA

Gaur 9:30  marrazki lehiaketan aukeratutako marrazkiekin osatutako  horma-irudiak margozten lagundu ditugu. Hiru talde osatu ditugu: talde batek puzzlea egin du, beste batzuk margoztu dute eta azkenak Gandasegiko kantatik bertso batzuk idatzi dituzte muraletan
.
Arratsaldean  dantza saio bat izan genuen Alba Gutierrezekin. Txa-txa dantza ikasi genuen, dantza bikoteka zanez mutilak ez zuten nahi neskekin dantzatu, lotsatu egiten zirelako. Azken bost minutuetan txe-txeberetxe dantza dantzatu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Goian daukazue argazki batzuk.

Naia, Alazne, Gaizka,Aitor

LAMIA


Lamia euskal mitolgiaren pertsonai bat 
da. Orain arte euskara gorde izan den tokietan aipatzen da; adibidez: Markina- Xemein-en, Hondarribin, Lamikizen...
Pertsonai honek emakume eder baten itxura du gerritik gora eta behera oilo edo ahatearen hankak.
Lamia ibaietan, haitzuloetan, erreketan eta urmaeletan bizi ohi da. Lamiak ile horia eta luzea du (ipurdiraino) eta bere urrezko orrazi batekin orraztea gustuko du. Lamiak zeregin asko zituen: arropa garbitu, artilea haritu, etxeak eta elizak eraiki...
Lamiak, gizonei eskatzen zien sagardoari, ogiari eta urdaiari esker elikatzen omen ziren. Gizonei eskatzen zien laguntza hainbat gauza egiteko: emagin lanak egiteko.
Hilzorian dagoenean, lamiak, bakean hiltzeko pertsona bati eskatzen dio bere ondoan otoitz egin dezan.

TARTALO


TARTALO

Tartalo begi bakarreko erraldoi bat da. Gipuzkoan,Goierriko Baira eta Aravan Domaikan eta Kuartagon batez ere aipatzen den ziklope bat da.


Itzuraz oso itsusia da. Buruan ez dauka ilerik baina  bularran ile asko du eta bakarrik begi eta betile bat dauka. Hagin gutxi ditu  eta dituenak horiak ditu. Beso eta esku indartsuak ditu. Sudur handi eta zabala du sudurzulo erraldoiekin. Beti artzain arroparekin  jantzita doa eta palu bat darama.


Artzaintzan lan egiten du eta jende gaztea jan egiten du. Hori dela eta beldurra eragiten du hainbat mendietan. Tartalok  jeinu oso txarra dauka. 

Oso ezaguna da leku askotan baina beste izen batekin, Ojancano izenarekin.










domingo, 6 de mayo de 2012

ILARGIA LURRETIK INOIZ BAINO HURBILAGO

Larunbata honetan ilargi betea, beste batzuetan baino haundiago ikusi dugu Lurretik  hurbilen egon al den distantziara dagoelako, 356.953 kilometrotara.  Ikusgarria izan da benetan hemen dituzue nire etxetik ataratako argazki batzuk, baina aukera baduzue zerura begiratu merezi du eta.356.953

 

POEMAK




Liburu hauetan bildu ditugu gelan egindako poemak


viernes, 4 de mayo de 2012

11-12 OSASUN ETA KULTUR ASTEA

Datorren astean, Gandasegiko 11-12 OSASUN ETA KULTUR ASTEA izango da: ekintza eta jolas oso dibertigarriak egongo dira Haur eta Lehen  Hezkuntzanko umeentzat.
Adibidez, ipuin kontalariak, zirku tailerrak, dantzak, musika ekitaldiak... Ekintza hauen berri izan nahi baduzue jarraitu gure blog-a.

jueves, 3 de mayo de 2012

KLASEAN EGIN DUGUNA

Gaur klasean egin duguna da, euskeraren azterketa egin dugu eta gero sarrera bat egin dugu blogean eta geroago tutoretza egingo dugu eta aldatuko gara lekuz. Egongo naiz Maialeren alboan, nire aurrean Ainhooa eta Ainhoaren alboan Micaela .
Oso ondo pasatuko dut baina ez dut hitzegingo eta oso adi  nahi dut egon.

GAUR ALDATUKO DUGU TALDEZ

Gaur tutoretzan aldatuko dugu taldez aste baterako. Niri tokatuko zait Ainhoarkin nire ondoan, Iratiri aurrean eta nire aurre eskuman Maialeni. Besteak ez dakit non ipiniko diren. Orain nago nire ondoan Irati, nire aurrean Ainhoa eta nire ezker aurrean Naia.

GAUR TALDEZ ALDATUKO GARA

Gaur, maiatzak 3,  Eguzkiñe taldez aldatuko digu, tutoretza orduan. Orain arte talde batzuk ez dira ondo funtzionatu, eta Iñigok propozamen bat egin zuen taldeak egingo zituela eta denon artean adostu.Uste dut egongo naizela Naiarekin, Alaznerekin eta Aitorrekin. Nire ustez taldean ondo egongo garela laurok.

ASTE HAUETAKO AZTERKETAK

Aste hauetan azterketa asko izan ditugu, bueno, gutxienez niri asko iruditu zait eta izan ditugunak: ingurunekoak, euskerakoak, musikakoak, matematikakoak eta gaztelaniakoak.
Nire klaseko lagunen artean galdetu dut eta denok oso ondo, bikain edo ondo atera dute.

jueves, 26 de abril de 2012

ANTTON IRUSTA GANDASEGIN

Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen  laguntzen digute, azken baten, gure  nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.




Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.
Txilinerrota
View more documents from Gandasegi.

lunes, 23 de abril de 2012

CANADAN IKUSITAKO AURORA BOREALA

Hemen dituzue Canadan , apirilak 17, 18 an, sortutako aurora borealari ateratako argazki batzuk. Azken egun hauetan eguzkian eztanda batzuk egon dira eta horren ondorioz sortu da fenomeno polit hau.


Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.


sábado, 21 de abril de 2012

IÑURRATEGI: " PORROTAREN ALDE"


Ostegunean Alberto Iñurrategi Gandasegin izan genuen. "Porrotaren alde" hitzegin zuen . Esan zuen guztitik zera aipatuko genuke: Gailurrak lortzea poztasuna ematen du, batez ere, konpartituta lortzen denean, baina benetan garrantzitsuena bidea egitea da. Bidegintza horretan ikasten delako ahaleginekin zailtasunak gainditzen, elkarbizitzen,...Bere ibilbidean izandako porrotak  arrakasta bezala hartzen ditu berak . Hori bai dela benetan ikastea eta baliogarria dena pertsona bakoitzarentzat!!
Guk ere bide horretan gaude eta gai bakoitzeko azkeneko proiektua lortzeko, egiten dugun ibilbidean ikasten duguna bizitzarako geratuko zaiguna da.
Beraz disfruta dezagun ikasten gauden momentu guztiak!!



lunes, 2 de abril de 2012

PILAR ETA CASILDAREN AGURRA

Pasadan ostiralean Andereño Pilar eta Casildari agurra esan genion, berrogei urte irakaskuntzan lan egin ondoren. Beraikin egondako ikasleak  abestu, dantzatu...eta beraiek prestatutako opariak eman zizkioten. Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!

lunes, 26 de marzo de 2012

ASTE BAT BAKARRIK...



Oporrak heltzeko aste bat bakarrik geratzen da eta guztiok aste santua hasteko irrikan gaude.
Hiruhileko honetan lan asko egin dugunez, guztiok nekatuta gaude eta oporrak
behar ditugu. Gutxi falta da eta espero dut oporrak oso onak izatea.