2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

viernes, 22 de junio de 2012

AZKEN EGUNEKO MERENDOLA!!

































Gaur, klaseko azkenengo eguna izan da! Oso ondo pasatu dugu guztiok, eta gainera, merendola bat egin dugu. Denetarik egon da; patatak, kasa, gazta, mortadela, pernile... 
Jan eta gero, musika entzuten egon gara. Neska batzuk pizarran, margotzen egon dira, eta beren firmak egin dituzte. Seigarren mailan itzuliko gara. Eta espero dugu oporretan ondo pasatzea, nahiz eta batzuk tristura izan.
AGUUUUUUUUUR!!!!!...



SENEGALERAKO MATERIAL BILKETA

Eskolan lan egiten duen pertsona batek harreman estuak ditu Senegaleko familiekin eta zera eskatu digu: Eskolako materialak (kuaderno erabiliak, margoak,...) botatzeko euki ezkero bera arduratuko litzateke bertara bidaltzeko  hango neska-mutilak erabili dezaten.

jueves, 21 de junio de 2012

BLOGEN AURKEZPENA





Azken gaia bukatu dugu, BIZIDUNEN erreinua hobeto ezagutzen dugu orain. Proiektu honetan lan  bikaina egin duzue, informazioa bilatzen, sailkatzen, euskeratzen, taldekideekin adosten, blogean informazio guztia antolatzen....Guzti hori gutxi izan bada, gelakideei azaldu egin behar izan diozue eta besteen azalpenak eskematan jarri. Batzuetan zaila beste batzuetan dibertigarria ...baina azkenean zuen esfortsuak emaitzak eman ditu eta bikaineko aurkezpenak egin dituzue.
ZORIONAK!! Orain OPORRAK disfrutatzeko garaia heldu da.

OPOR ZORIONTSUAK PASA ITZAZUE!!

TXANGOA!!!!




Azken txangoa Salinas de Añanako gatzagak ikustera joan ginen. Bertan bi taldeetan banatu ginen eta gatzagatik ibili ginen ikusten zelan egiten zen gatza.
Antzina toki hori itsasoz estalita zegoen eta lehortu zenean gatza zurzoruan geratu zen. Iturrietatik ateratzen dan ura gazi dago, hau da, ura gatzarekin nahastuta dago. Ura plaka batzuetan  jartzen da eta eguzkiaren berotasunarekin ura lehortu arte usten da, gero gatza batu eta berriro betetzen da urarekin...
Bisita amaitzeko "espa" batean hankak sartu genituen.
Hortik Pobesko piszinetara joan ginen. Oso ondo pasatu genuen bainatzen, jolasten... Hemen dituzue egun hau gogoratzeko andereñoek ateratako argazkiak.







lunes, 18 de junio de 2012

AZKEN TXANGOA


Asteazkenean, Salinas de Añanako gatzagak ikustera joango gara. Ondoren Pobeseko piszinetan pasatuko dugu eguna.
Goizeko 8:45etan aterako gara gurutzeko plazatik eta 5tak aldera itzuliko gara leku berdinara. 
Banujantzia, eguzkitako krema, txanoa, toaila, hamaiketakoa, bazkaria, edaria...ez ahaztu.
Nahi baduzue, kromoak, kartak, pelotak eraman dezakezue jolasteko eta hiru euro eraman ahal dira izozki bat erosteko.