2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

martes, 8 de mayo de 2012

AKERBELTZ

Akerbeltz, oso  ezaguna da. Bere izenak dionez, aker beltz baten itxura du. Akerbeltz, bi adar ditu, oso iletsua da, eta bi hanketan ibiltzen da. 


Etxe-abereen zaindari eta sorgin eta aztien  buruzagia da. Akerbeltz, alde ona eta tzarra du, hau da, batzuetan ondo portatzen da, eta beste batzuetan ez hain beste. Bere alde ona erakusten digunean, Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu. Beste jeinu batzuen buruzagia da. Gainera, eragin ona du bere babesean utzi diren abereetan, eta animali hoiek zendatzeko gaitasuna du. Horregaitik, zenbait baserritan, aker beltz bat hazten huzten dute, etxeko abereak babesteko asmoarekin.


Dirudienez, honenganako sinesmena, aspalditik dator; kristo ondorengo 3. mendetik gutxi gora bera. III. mendean, Akitanian aurkitutako erromatar inskripzioetan agertzen zaigu, Aherbelste izena, hizkuntxalariek diotenez, "akerbeltz" esanahia izan dezake.  Dena den, Koldo Mitxelena hizkuntzalari jakintsuena, esuskararen fonologia arauei begiratuz, jatorri hau zalantzan jartzen zuen...


Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzean, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu. 
Batzar horiei “akelarreak” deritzo. Mundu guztian zabaldua dagoen euskal hitz honen jatorria Zugarramurdi herriko haitzulo sarreran dagoen zelaitxo batean dago. Zelai hau akelarre deitzen da, eta bertan, sorgin eta aztien batzarrak egiten omen ziren. Jeinu honek, kristau erlijioaren aurkako jarrera zuen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario