2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKERA. Mostrar todas las entradas

sábado, 31 de diciembre de 2011

GURE ERREZETA LIBURUA

Urtea amaitu baino lehen  publikatzen dut zuek egindako azken lana. Bilduma honetan bildu dituzue zuen gustuko janarien errezetak. 2012. urtean  elkarlanean jarraituko dugu, bitartean opor zoriontzuak pasa itzazue.
URTE BERRI ON!!

lunes, 19 de diciembre de 2011

GANDASEGIKO 5. MAILAKO IKASLEAK SUKALDARI

Azkenengo proiektuan pintxo osasuntsuak egiten aritu gara, lehenengo errezeta egin, ondoren prestatu eta azkenik errekreoetan saldu euro baten truke.
Gaur lehenengo eguna izanik harrakasta haundia izan dugu, batzuei dirua ekartzea ahaztu zaie, baina pintxoa hartu eta biar ordainduko dutela esan dute.
Diruarekin zer egin pentsatzen hasi ginenean  gogoratu ginen   Joseba Chaparrorekin eta erabaki genuen batzen genuen dirua bere rehabilitazioarekin laguntzeko izan behar zela.

sábado, 10 de diciembre de 2011

GURE GELAKO IPUIN KONTALARIAK

Pasadan astelehenean bigarren mailako ikasleengana joan ginen guk idatzitako ipuinak kontatzera. Aurreko gaia, Unibertsoa, amaitu ondoren ipuin  politak idatzi dituzte gure gelako ikasleak. Ipuinak enmaketaku, marrazkiak sartu, inprimatu... lan bikaina egin ondoren bigarren mailako ikasleengana joan ziren ipuinak irakurtzen bertako ikasleei.
Giro aparta egon zen, bost garren mailako ikasleak urduri samar hasieran, baina gero txikien  gogoa ikustean lasaitu eta primeran irakurri zituzten ipuinak. Ostean, entzuleek  ebaluaketa fitxa bete ondoren asko gustatu zitzaiela esan zuten. Argazki makina ahaztu zitzaidan baina bertan zegoen giroa imaginatu ahal duzue, batzuk irakurtzen, besteak adi adi entzuten...benetan giro aparta.

ZORIONAK EGIN DUZUEN LANAGATIK!!

domingo, 4 de diciembre de 2011

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK EUSKERAREN ALDE

5. eta 6. mailako umeek, euskeraz hitz egiteko kanpaina martxan jarri dute: Egunero euskera hitz egiten badute letra bat irabazi, eta esaldia osatzea lortuko dute. Hori lortzen badute premio handi bat irabaziko dute!
Eta euskera hitz egiten jarraitu!!!

viernes, 2 de diciembre de 2011

EUSKARAREN EGUNA

Biar euskera egunan, Gandasegiko kantagintzako neska mutil guztiak alkatearen aurrean abeztuko dute."Àmetzen munduaren barnean","haize berria" eta hau euskararen eguna" abestuko dute Galdakako plaza Gorrian.

Alazne,Sergio,Mikel eta Ekhi.

EUSKERA INOIZ EZ DA GALDUKO!!!!!

Euskararen eguna dela eta, eskolakoek euskaraz hitzegiteko ahaleginak egin ditugu. Orain guztia aldatu da, lehen guztia erderaz entzuten zen eta orain berriz , euskara gehiago.



HORRELA
JARRAITU

ETA EUSKARA EZ DA GALDUKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

DENOK EUSKARAREKIN

Atzo Euskararen eguna-ospatzeko Blogean horma-irudi egin genuen gelan. Bakoitzak gure komentarioa jarri genuen

AUPA EUSKARAREN MUNDUA!!!!!!!!!!!

EUSKARA EGUNA GANDASEGIN

Gaur 2011eko abenduaren 2an euskararen eguna
ospatuko dugu gure eskolan. " Behin betiko" kanta abestuko dugu denok batera eskolako sarreran, ondoren seigarren maiakoek txirularekin beste kanta bat joko dute.


DENOK EUSKARAREKIN!!!!

AUPA EUSKARA!!!!
Gorka, Naia, Micaela eta Ekaitz


Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!
Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta pakean. (tristuran eta pozean)
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.

lunes, 28 de noviembre de 2011

EUSKERAREN EGUNA


Euskararen eguna gogoratzeko hormairudi hau egin dugu. Gehitu zure atzikimendua komentario baten bidez.

jueves, 22 de septiembre de 2011

HEMEN GAUDE GU

Aurten 5A taldeko ikasleak, aurreko urteetako hiru taldeak nahastuz, talde berri bat osotu dugu. Elkar bistaz ezagutzen ginen, baina aurtengo gelakide batzurekin ez genuen hitzegin. Gure artean eta gure bloga jarraitzen dutenek gu hobeto ezagutzeko, hor doa kurtso hasieran egin dugun deskribapen lana.