2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

lunes, 27 de febrero de 2012

BILBOKO IRTEERA

BILBOKO IRTEERA

Ostegunean, 5.mailako guztiak Bilbora joan ginen irteera bat egitera, eta lehenengo Riberako merkatura joan ginen.
Merkatua, Bilboko alde zaharrean dago kokatuta, Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren ertzean eta oso eraikin handia da; bi solairu ditu.
Mota askotako postuak ditu: arraindegiak, okindegiak, haragitegiak, barazki eta fruta dendak, urdaitegiak...
Arraindegietan mota askotako arrainak zeuden: sardinak, makailoak, izokinak, legatza, almejak, mariskoak... Oso freskuak guztiak, batzuk Galiziatik ekarritakoak, beste batzuk Ondarroatik edo Madagaskarretik.
Harategietan, mota askotako okela zegoen: behia, txahala, idia, txerria, ahatea, oilaskoa, artxoa... Oso freskua eta itxura onekoa dena.
Barazki eta fruta postuek oso ale handiak eta koloretsuak zituzten eta niretzat bi ezezagunak: Yuka (patata antzekoa) eta Kakiak (mango itxurakoak).
Prezioak denetarik zeuden (merkeak eta garestiak).



Gero, Museo Etnografikora joan ginen eta han antzinako Euskal Herriko arrantzaleen arrantza azaldu ziguten. Arrantzatzeko tresna garrantzitsuenak hauek ziren: sareak eta arpoiak.
Antzinean arrantzaleek baleak ehizatzen zituzten. Lehenengo balea ikusten zutenean abisoa ematen zuten eta arrantzale guztiak txalupetan irtetzen ziren balea ehizatzeko asmoz. Hasieran, hurbileko itsasoetan baina gero eta gutxiago zegoenez urruneko itsasoetara joan behar izan ziren, Terranovara. Han makailoak ere arrantzatzen zuten, horretarako teknika desberdinak erabiliz. Denbora luzeago kontzerbatzeko gatza ematen zioten urarekin batera[1] .
 Iñigo Irazabal





No hay comentarios:

Publicar un comentario