2011-12

2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 8 de febrero de 2012

GAUR ELURRA ARI DU

Gaur etxetik atera naizenean elurra ari zuela ikusi dut. Eskolan argia joan egin zaigu eta lehiotik ikusi egin dugu elurra mara mara ari dela. Patioa zuri zuri zegoen eta klasean argi gabe egon gara  matematika azterketa egiten , hasieran Eguzkiñek ez du azterketako folio bat aurkitu, kajoiaren atzeko aldetik jausita egon delako baina azkenean aurkitu du eta azterketako bi orriak egin ditugu. Gero patioan primeran pasatu dugu elurrarekin.
Ekhi Etxebarria

No hay comentarios:

Publicar un comentario